6.- Baserriko Mundue
Beatriz, Joxepa,… XX. mendeko baserriko emakumeak dira. Emakumeen lana garrantzitsua izan da baserrien biziraupenerako. Bertan gurutzatzen dira ardura produktiboa (animaliak, baratza, produktuen ekoizpena eta salmenta) eta erreproduktiboa edo zaintzakoa (haur eta adinekoen zaintza, arropak, janaria,…) eta emakumeek biak hartu izan dituzte beregain.
Behin adinean Aurrera sartuta, etxe atarian eserita kontatzen dituzte garai haietako kontuak:
“Animali eta baratzaz arduratzen ginen, inguruko guztien ongizateaz ere bai. Etxeko behiek emandako esnea saltzera joaten nintzen, dio Beatrizek. Berorik haundienean belarra mozten ibilia naiz, dio berriz Joxepak.”