3.- Emaginen etxea
XX. mendean Seguran emagin ugari izan ziren:
Ermaxoko amona, Frantxika Korralekoa, Iñaxi Osinalde, etab.
Ohikoa zen, batez ere baserri munduan, emakumeak beste emakume batzuen laguntza izatea erditzerako garaian. Emagin hauek oso gutxitan aitortu zaien ezagutza zeukaten, emakumeen gorputzaren eta erditze prozesuaren inguruko ezagutza sakona.
Medikuntza zientifiko-arrazionala (gizonen esku zegoena) orokortzen hasten den unean, alde batera geratzen dira bestelako ezagutza hauek; emaginenak, senda-belarrak erabiltzen zituztenenak, etab. Emakumeen esku zegoen ezagutza hau bigarren maila batean geratzen da, egindako lanaren aitortzarik gabe.