1.- Kontxixi
Kontxixi XVIII. mendeko emakume alarguna zela diote. Beheko errebaleko etxe hontan bizi omen zena. Umerik izan ezin zuen edo izan nahi ez zuen emakumea, ondorioz "atsoa" deitzen ziena. Emakume izan eta umerik ez izatea "baliorik gabeko" emakume izatea baitzen , “hazi hila”, ganorarik gabeko emakumea. Burla eta irainak jasan behar izaten zituzten emakume horiek eta Kontxixik babeslekua ematen zien etxe honetan. Burla hauen testigantza geratu zaigu, San Juan bezperan emakume hauei etxez etxe abesten zizkieten bertso hauetan:
“Jausi danok atsoen billa,
herri honetan badira milla
egin dezagun danakin pilla
eta iguin dezagun hazi hilla”
“Atso zarraren atorra zarra
beria balu ezerrez,
kearre baino beltzago dago
Garbitzeko alperrez”