4.- Lixibalekue
Segurako lehen ur hornikuntza 1904. urtean egin bazen ere, arropen garbiketarako errekako ura erabiltzen zen, XX. mende erdialdean ur horniduraren hobekuntza egin zen arte. Emakumeek, Seguran, hainbat lixibaleku zituzten.
Lixibalekuak, gune publikoak ziren eta arropa garbitzeko lekuak izateaz gain, harreman sozialak garatzeko espazioak izan ziren. Emakumeek espazio propio gutxi zituzten beste emakume batzuekin bakarka harremantzeko eta lixibalekuek hutsune hori betetzen zuten.
Emakumeek lana (garbiketa lana) eta harremanak (hizketaldiak, txantxak, etab.) uztartzen zituzten bertan.
Fisikoki lan gogorra zen arropa garbitzea, indarra eta habilezia eskatzen zituena.
“Lixiba astelenetan itten zan, goizena eta txurina zabaltzen zona, emakumeik haundina.”