5.- Ostatue
XX. mendean taberna eta ostatuz betea zegoen Segura. Gehienak herri barruan zeuden eta beste batzuk inguruko baserrietan ere bai; Malkorran, Etxe-Zurin, Madalenan, etab. Baserriak izan eta tabernako zerbitzuaz gain beste hainbat gauza ere eskaintzen zituzten txoko hauek; barberia, denda…
Etxeko gizonak fabrikara joaten ziren lanera eta emakumeak izaten ziren eguneko ordu guztietan bertan lanean aritzen zirenak. Jendea zerbitzatzeaz gain, sukaldeko martxa, familia eta gainerako sortzen zen guztia beraien gain izaten zen.
“Emakumeok lan asko egindakoak gara” dio Madalenako Jesusak.
Bere antzera ibiliak dira beste hainbesteren artean Etxe-Zuriko Trinidad, Malkorrako Nati eta Imazeneko Teresita ere.