8 - Txanbolinpe
Pilota profesionalaren historian gutxi dira emakumeei eginiko erreferentziak. 1920ko hamarkada inguruan erraketisten loraldi bat eman bazen ere, batez ere, espainiar estatuan, Cuban eta Mexikon.
1950eko hamarkadan.Axun, Nati, Arantxa, Lurdes eta Edurne pilotari amorratuak ziren ordea. Eskolatik korrika bizian ateratzen ziren, etxeko lanetan laguntzera joan aurretik, tantoak bata bestearen atzetik jolastera.
Frontoia “gizonezkoen espazioa izan da beti eta pelotan jolasten zuten neskei marimutil” deitzen zieten. Axun, Nati, Arantxa, Lurdes eta Edurnek ordea “pelotan mutillek baiño hobeto itentzuela” gogoratzen dute herrian.