7.- Xesteri
XIX. mende hasieran ireki zen Seguran Zesteri lantegia. Segurako beste hainbat neskatoren moduan, 14 urterekin hasi zen Joxepa Albizu Zesterian lanean. Neskametza baina nahiago izan zuen lantegiko lana.
Ez zen erreza emakumeentzat soldatapeko lana mantentzea. 1938ko Langileen Foruan, “emakumeak lantegi eta tailerretako lanetatik askatzeaz” hitz egiten zen. 1942an berriz, behin ezkonduta soldatapeko lana uzteko derrigortasuna ezarri zitzaien emakumeei (salbuespen gutxi batzuekin)
“Ezkondu giñenen, Xesterin dotea eman ziguen. Hori izantzan gu despeditzeko modu elegantea”